Avento Aholkularitza

nortzuk gara

Kirol modernoa, gizartearen parte osagarri bat den heinean, aldaketako eta modernizazioko etengabeko prozesu batean bizi da, gizarte-errealitate aldakor bati egokituz. Kirolaren eta gizartearen arteko harremanak gero eta konplexuagoak dira, eta, hala, etengabe sortzen dira eremu berriekiko loturak: ekonomiarekin, inmigrazioarekin, generoko politikekin, ingurumenarekin, hirigintzarekin etab. Kirolaren eta gizartearen harremana konplexuagoa denez gero, kirola behartuta dago bere barne-funtzionamenduko formulak aldatzera, kirol kudeaketarako formula berriak sortuz, errealitate berrira egokitzeko asmoz.

Kirolaren aldaketa horiek guztiak direla medio, hobekuntza neurriak proposatzeko orduan kanpoko zein barruko aldaketak hartu behar dira kontutan; kanpokoak, beste gizarteko eremuekin lotuta dagoen sistema bat delako eta barrukoak, kirol kudeaketan kirolaren beraren antolamendu eta erlazio moduei ere arreta jarri behar zaielako

Kirolean ikusmolde berri multidisziplinario bat aplikatu beharrak, ikusmolde desberdinak baliatuko dituenak, besteak beste, erakundeen gestioa eta administrazioa, psikologia, soziologia, komunikazioaren eta ekonomiaren zientziak, bultzatu gaitu Avento sortzera, kirolean adituak diren pertsonek osaturiko taldea, eta prestakuntza eremu eta kirolari behatzeko, aztertzeko, eta sektore horrentzat, soluzioak eskaintzako modu desberdinak dituzte.

BULETINA

SARE SOZIALAK

KONTAKTUA