(+34) 943 31 70 38 ?
Ainhoa Azurmendik Emakumea eta Kirola Saria jaso du
No se ha añadido ninguna categoría.

Urriak 25ean Aspasia Elkarteak Emakume eta Kirola Saria eskaini zion Ainhoa Azurmendiri norbanako atalean, kirolean emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearen alde adierazi duen erabateko arduragatik. Sariaren lehen edizioan, kirolariek, Emakundek, eta kirolean berdintasuna bultzatzeko lanean ari diren pertsonek osatutako epai mahaiak erabaki zuen Aventoko aholkulariari saria ematea.

 

Ainhoa Azurmendik aitortzagatik eskerrak eman zituen eta arlo honetan lanean jarraitzeko konpromezua adierazi. Super Amara Bera Berak eta BAT Basque Team Fundazioak klubaren eta entitatearen saria jaso zuten hurrenez hurren.

 

Ainhoa Azurmendik Emakumea eta Kirola Saria jaso du