Aquavox-San Agustin Iruñeko erdigune historikoan dagoen zentro hidrotermala da. 2009an eraiki zen, Iruñeko herritarrei jarduera fisikora, osasunera eta ongizatera bideratutako instalazio bat eskaintzeko asmoz.
Ireki zenetik, zerbitzu-emakidako kontratu baten bidez kudeatu da instalazioa. Azken ekitaldi ekonomikoak pandemia eta krisi energetikoa bezalako faktoreek baldintzatu dituzte, eta horrek instalazioaren ustiapen-defizitaren igoera jasanezina ekarri du. Era berean, eraikinak arazo eta patologia batzuk ditu, eta, ondorioz, programatutako jardueraren garapen normalari eragin dioten esku-hartzeak egin behar izan dira.
Kontratuaren parametro ekonomikoak berrikusi behar direnez eta eraikinean aurreikusitako esku-hartzeek Aquavoxen ohiko jardueran izango duten eragina aztertu behar denez, egoeraren diagnostiko bat egin da ekipamenduaren kudeaketarekin lotutako hainbat alderdiri helduz, lizitazioa aurretik hausnartutako estrategia bati jarraituz diseinatzeko eta etorkizuneko kontratuaren parametroak Aquavox bezalako instalazio baterako eska daitezkeen gizarte- eta ekonomia-itzulerako itxaropenetara egokitzeko.