
Aventok, Arabako Foru Aldundiak hala eskatuta, Arabako eskola kirolean genero ikuspegia sartzeko gida diseinatu du. Lan honen bitartez eskola kiroleko programa guztiek berdintasun printzipioa bere baitan jasotzea bultzatu nahi da, hauek diseinatzen direnetik gauzatzen diren arte.
Horretarako, ezinbesteko da eskola kiroleko monitoreek hezkidetzaren arloko prestakuntza jasotzea, mutikoen nahiz neskatoen kirol jarduera susta dezaten eta, horrela, haurtzarotik neska-mutikoen kirol jarduera baldintzatuko duten generoko mitoak eta estereotipoak ager ez daitezen. Beraz, eskola kiroleko agenteei bost azpi-atal jorratzen dituen Gida hau eskaini nahi zaie, haien eguneroko jardueran emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko tresna baten laguntza izan dezaten.