(+34) 943 31 70 38 ?
Avento Hijas de Cynisca dokumentalaren babesle
No se ha añadido ninguna categoría.

Beatriz Carreterok zuzendutako Hijas de Cynisca dokumentalak kirol arloan emakume eta gizonen berdintasunerako aurrerapausoak emateko egun dauden oztopoak aztertzen ditu.

 

Emakume kirolari, entrenatzaile eta kazetariei egindako elkarrizketen bidez egungo egoeraren azterketa sakona egiten du, emakumeek arlo honetan bizi dituzten diskriminazio egoerak agerian jartzen ditu, eta kirolean berdintasuna lortzeko dauzkagun erronkak zehazten ditu. Proiektu hau babestu dugu ziur gaudelako kirol arloan emakumeen egoera hobetzeko baliagarria izango dela.