
Haserako prototipoak abian jarri dituzten hainbat Udal eta tokiko kirol zerbitzuekin batera, kirol instalakuntzen kudeaketa ekonomikoa optimizatzeko tresna bat garatzen ari gara. Aipatu tresnaren helburua da, kudeaketa eraginkor bat egin ahal izateko oinarrizko galderei erantzuna ematea: Zein da kirol zerbitzu zehatz baten kostu erreala? Badakigu jakin kirol instalakuntza batek orokorrean tokiko kontuan emaitza negatiboa sorrarazten duela.
Alabaina, ba al dakigu defizit horren jatorria zein den? Ba al dakigu eskaintzen diren zerbitzuetako bakoitzak ematen duen emaitza ekonomikoa? Ba al dakigu zein neurritan eragiten duten zerbitzu baten errentagarritasunean, prezioak, taldearen tamainak edo bestelako aldagaiek? Ba la dakigu kirol zerbitzu batek kostu bera ote duen leku batean edo beste batean egiten bada?
Kirol instalakuntza bateko jarduera guztiaren informazio ekonomikoa jaso, eta galdera hauei guztiei erantzuna emateko ahalmena duen tresna erabilterraza sortzea lortu dugu. Honen bidez, kirol instalakuntzetako kudeatzaileek behar duten informazio guztia eskura dezakete kudeaketa efizienteagoa egin ahal izateko. Errentagarriak edo defizitarioak diren jarduerak antzeman ditzakete, baita galerak edo irabaziak zein neurritan azaltzen dituzten ere. Informazio hau guztia ezinbesteko da tokiko kirol politikarekin bat datorren kudeaketa egiteko.