Aventoren aholkularitza EPE Emakume Pilotarien Elkartea sortzeko eta garatzeko
No se ha añadido ninguna categoría.

EPE, Emakume Pilotarien Elkartea, emakumeen pilota bultzatzeko, egituratzeko, eta emakumeen pilota duinago eta justuago bat lortzeko 80 emakume pilotariek sortu duten entitatea da. Emakume pilotariek beraiek hartu dute proiektu honen lidergoa, emakumeek parte hartzen duten jokamolde ezberdinen egoera hobetzeko, eta jokatzeko baldintzak hobetzeko beharra ikusita. Emakumeen pilotari ikusgarritasuna eman nahi diote, eta neska gazteentzat eredu bilakatu.
Proiektu hau bizigarria eta garrantzitsua da Aventorentzat, kirol arloan egitura-aldaketak gertatzea eragiten duelako, eta Emakume kirolarien jabekuntza kolektiboa eta lidergoa sustatzen duelako.