(+34) 943 31 70 38 ?
Basque Team-en beka- eta laguntza-sistema aztertzea
No se ha añadido ninguna categoría.

Basque Team Fundazioaren helburua da profesionalak ez diren euskal kirolariei baliabideak ematea, nazioarteko lehiaketarik gorenetan parte har dezaten errazteko. Horretarako, beka- eta laguntza-sistema bat du, 2007an jarduera hasi zuenetik aldian-aldian deitzen duena.

2022an bekak eta laguntzak emateko oinarriak aztertu dira, goi mailara bideratutako baliabideen banaketa diskriminatzailea eragin dezaketen joerak identifikatzeko, bai kirol-modalitateen artean, bai emakumeen eta gizonen artean. Horretarako, azterketa kuantitatibo bat egin da Basque Teameko baliabideak kirolarien, teknikarien, epaileen eta erakundeen artean nola banatzen diren jakiteko, eta azterketa kualitatibo bat goi-mailako kirolariei eta federazioei, proiektuak egiteko ematen zaizkien laguntzak aztertzeko.

Azkenik, ezarritako banaketa-irizpideak hobetzea ahalbidetuko duten esku-hartze ildoak proposatu dira Basque Team Fundazioaren misioa eta helburuak betez.

 

Azkenik, Basque Team Fundazioaren misioa betetze aldera, egun ezarritako banaketa-irizpideak hobetzea ahalbidetuko duten esku-hartze ildoak proposatu dira.