(+34) 943 31 70 38 ?
Bergarako kirol eremuko Plan Estrategikoa 2025-2030
No se ha añadido ninguna categoría.

Plan estrategikoa, Bergarako Udaleko kirol sailean finkatua dagoen kudeaketa-tresna da. 2012az geroztik, hausnarketa estrategikoko bi prozesu egin dira, herriko kirolaren garapena bideratzeko.

 

Bergarako Udalak etengabeko hobekuntzako zikloari jarraipena emanez, aurreko plangintzan jasotako neurrien betetze-mailaren eta eraginaren berrikuspena egin du, eta hausnarketa-prozesu berri bat ireki du. Prozesu honen guztiaren emaitza 2025-2030 aldirako kirol ekintza-plana idaztea izan da.

Bergarako kirol eremuko Plan Estrategikoa 2025-2030

2025-2030 ekintza-plan berria tokiko eragileen parte-hartzea bermatuz eta 5 ardatzen arabera egin da, hain zuzen, partaidetzako kirola, eskola-kirola, kirol federatua, udaleko kirol-azpiegiturak, eta udalaren kirol-kudeaketa. Planaren edukiak ikuspegi intersekzionala jaso du, Bergarako biztanleriaren segmentu ezberdinen beharrei eta errealitateei erantzuteko; bereziki, diskriminazio anitza jasaten dituzten pertsonen beharrak kontuan hartuz.