2023an hasitako lan-prozesu baten baitan, bi urtean, Bizkaiko 25 kirol-federaziok beren berdintasun-plana egin dute Aventoren laguntza teknikoarekin; 2025ean, beste 20 federazio sartuko dira proiektuan.
Lana talde-saio monografikoen eta banakako bileren bidez egin da. Bilera horietan, federazio bakoitzak helburuak eta estrategiak zehaztu ditu, Bizkaiko federazioetan eta kirol-erakundeetan berdintasun-planak egiteko gidan ezarritako ardatzak oinarri hartuta.
Plan horiek egiten laguntzeaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiak, Aventoren aholkularitzaren bidez, plan horien ezarpen-mailaren jarraipena egiten du urtero. 2025erako aurreikusita dago gainerako 21 federazioak prozesuan sartzea, eta Bizkaian Lurraldeko kirol-federazioen jarduera-eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aurrerapenean izandako eraginaren ebaluazioa egitea.