(+34) 943 31 70 38 ?
Euro Basque Rugby Challenge (ERBC)-Euskal Errugbi liga
No se ha añadido ninguna categoría.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, eta Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak ofizialki aurkeztu dute gaur Euro Basque Rugby Challenge (ERBC)-Euskal Errugbi liga. Aventok laguntza teknikoa eman du kirol lehiaketako mugaz gaindiko proiektu hau diseinatu eta gauzatzeko.

 

Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko (Comité Departamental Rugby 64) federazioetako ordezkarien bitartez ezagutzera eman dira Errugbiko Euskal Ligako 1 Seriean parte hartuko duten taldeak, hain zuzen: Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique-Pays Basque, Anglet, Hernani, Ordizia, Getxo eta  Bera Bera. Lehiaketa honen lehen edizioan honetan emakumezkoen kategoria eta 2 Seriea ere egongo dira.