(+34) 943 31 70 38 ?
Futboleko emakume entrenatzaileak - Real Sociedad
No se ha añadido ninguna categoría.

Realak Gipuzkoako emakumezkoen futbolaren lidergoa hartu zuenetik, bere progresioa etengabea izan da, neskek eta gazteek lurraldeko futbolean duten parte-hartzea handituz, errendimenduko eta errendimendu handiko ibilbidearen baldintzak hobetuz eta emakumezkoen futbolaren behin betiko profesionalizaziorantz joanez.

Hala ere, badira oraindik hobetzeko tarte handia duten eremuak, estamentu teknikoa adibidez.

 

Gaur egun dagoen emakume entrenatzaile-kopuru txikia kontuan hartuta eta entrenatzailearen figurak emakumezkoen futbolean duen garrantziaz jabetuta, Realak, Aventoren gidaritzapean, proiektu estrategiko bat jarri du abian, gerora Gipuzkoako emakume-taldeen ardura izango duten entrenatzaileak erakartzeko eta prestatzeko.

 

Proiektuak Gipuzkoako Futbol Federazioaren laguntza du.