(+34) 943 31 70 38 ?
Indarkeria sexualaren aurrean jokatzeko protokoloa
No se ha añadido ninguna categoría.

Aventok, Gloria Viserasekin elkarlanean, Kiroleko Kontseilu Goreneko (CSD) sexu jazarpena eta abusuaren kontrako protokoa berritu du. Proiektua CSD-ko departamentu ezberdinetako ordezkariek osatu duten batzorde batekin eta Espainiako Kirol Federazioetako ordezkariekin burutu da. Ondorioz, protokoloaren bi bertsio sortu dira, federazio eta klubentzat bat; eta Goi Errendimenduko eta Hobekuntza Teknikorako Zentroetarako beste bat.

 

Halaber, kirol entitateetan arrisku egoerak prebenitzeko neurri gehigarriak ezarri dira, hala nola: kirolari, teknikari, zuzendari eta medikuentzako jokabide kodeak; dutxak eta aldagelak erabiltzeko protokoloak; fisioterapia eta muskulazio gelak erabiltzeko; bidaiatzeko eta gaua kanpoan igarotzeko; harmailetako jokabide desegokien aurrean jokatzeko eta sariak banatzeko; komunikaziorako eta irudien erabilpenerako; etab. Azken batean, kirol entitate guztientzat sexu indarkeria prebenitzeko, eta horrelako egoeraren bat gertatuz gero jokatzeko, tresnak eskuragarri jarri nahi dira.