Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren Institutuaren bitartez, Nafarroako kirol-instalazioen sarean neguan atletismoa praktikatzeko ekipamendu espezifiko berri bat sartzea balioesten du, atleten, kluben eta Nafarroako Atletismo Federazioaren eskaerari erantzunez. Merkatuak Nafarroan atletismoak eskatzen dituen beharrak asetzeko eskaintzen dituen aukerak eta egin beharreko inbertsioaren eta instalazioaren kudeaketaren berezko kostuen ondoriozko ziurgabetasun ekonomikoa kontuan hartuta, atariko azterlan bat egin da Espainian dauden atletismo pista estalien mapa aztertzeko eta Nafarroako Gobernuak ekipamendu hori eraikitzeko egin behar duen inbertsioaren irismen ekonomikora hurbiltzeko.
Aventok egindako azterketak bi fase ditu: Azterketaren lehen fasean Espainiako atletismo pista estalien mapa aztertu da, Nafarroako beharretara hobekien egokitzen den ekipamenduaren izaera mugatzeko helburuarekin. Azterketaren bigarren fasean, eraiki nahi den instalazioaren azterketa ekonomikoa egin da, inbertsioaren kostuak eta instalazioaren ohiko kudeaketatik eratorritako gastuak identifikatuz.