(+34) 943 31 70 38 ?
Duela 15 urte baino gehiago, Aventok berdintasuna sustatzen du kirol arloan.

Zerbitzuak

Berdintasuna kirolean


Duela 15 urte baino gehiago, Aventok berdintasuna sustatzen du kirol arloan. Aventoren kudeaketa plan, diagnostiko eta jarduketek hainbat esparru biltzen dituzte, eta generoaren ikuspegia aintzat hartzen dute beti.

Kirolaren kudeaketaren oinarrietako bat berdintasuna da. Gure ibilbideak hala erakutsi du. Ainhoa Azurmendirekin, kirolari eta berdintasunari buruzko munduko azken hiru biltzarretan parte hartu dugu, aktiboki, bai eta nazioarteko zenbait jardunalditan ere.

Nazioarteko foroetan parte hartzeari esker, ikasitakoa aplikatu dezakegu gure proiektuetan, zehazki, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta kirol arloan sexu-jazarpenari eta -abusuari buruz ikasitakoa.

Gure ustez, kirolak garrantzia handia du gure gizartean, beraz, arlo horretan berdintasun politikak diseinatzeko eta ezartzeko konpromiso irmoa dugu, bai eta sexu-jazarpena eta -abusua ekiditeko protokoloak prestatzeko ere.

Begiratu Aventok kirolean berdintasuna sustatzeko bideratu dituen proiektuen zerrenda..