(+34) 943 31 70 38 ?

Zerbitzuak

Berrikuntza kirolean


Berrikuntzak garapena sustatzen du; kirol arloan ere bai. Kirol aholkularitza ematen duen enpresa gara, eta, gure ustez, berrikuntza ezinbestekoa da gure jarduera garatzeko; gure helburua da kirola bera eta kirol arloan lan egiten duten erakundeak sustatzea.

Erakundeei berrikuntza planak prestatzen laguntzeaz gain, aholkuak ematen dizkiegu pertsona eta elkarte ekintzaileei, kirolari lotutako proiektuak abian jartzen laguntzeko.

Berrikuntza hainbat eratara ulertu daiteke. Ez du zertan loturarik izan teknologiarekin. Proiektuei lotutako estrategia guztietan berrikuntza dago. Berrikuntza da errealitate berbera beste prisma batetik behatzea, eta aukera berriak bilatzea, ordura arte egondako inertziak aldatzeko.

Bideratu ditugun proiektu berritzaileak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Aventok berrikuntza txertatzen du kirol arloko proiektu guztietan