Egindako lanak
Enpresak
Kirol arloko enpresa pribatuekin ere lan egiten dugu, bai eta beste arlo batekoak izan arren kirolarekin zerikusia duten ekintzak egin nahi dituzten enpresekin ere. Gure profil profesionalari esker, kirol enpresa eta erakunde pribatuengana jo dezakegu beren kezkak, beharrak eta helburuak ezagutzeko, eta beren behar estrategiko eta taktikoen araberako konponbideak eman. Adibidez, honako lanak egiten ditugu enpresentzat: hasierako bideragarritasun plan bat prestatu , kudeaketa egitura optimizatu (emaitza hobeak lortzeko) eta kirol babesletzari buruzko aholkuak eman .
Hona hemen kirol arloko enpresentzat egin ditugun zenbait proiektu. Enpresentzat egin ditugun zenbait proiektu.:

2023

“Emakume epaileei buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat diseinatu, garatu eta egiteko proiektua"ren eduki teknikoak koordinatzea. ACAGEDE Kirolaren Kudeatzaileen Kanarietako Elkartea, Kanarietako Gobernuarentzat, 2023.

Real Sociedad erakundearen II. Berdintasun Plana. 2022-2023.

2022

Real Sociedad Fundazioan sexu-jazarpena eta abusua prebenitzeko protokoloak gauzatzeko laguntza teknikoa. Real Sociedad Fundazioa, 2021-gaur egun.

Basque Team Fundazioaren beka- eta laguntza-sistema aztertzea. BAT, 2022.

2021

Urola Kostako Udal Elkarteari aholkularitza teknikoa eskualdean Itsas Kirol Polo bat sortzeko. Bizi-Biziki enpresarekin batera egindako proiektua. Urola Kostako Udal Elkartea, 2021.

Salesianos-Urnietako kirol-instalakuntzen berrikuntza proiektuaren azterketa tekniko-ekonomikoa. Gestolda, S.L., 2021.

Oñatiko Eskola Kiroleko agenteei neska-mutilek nahastuta edo banatuta parte-hartzeko hausnarketan laguntza teknikoa ematea. Oñeskola, 2021.

2020

BAT Basque Team Fundazioak bekaz lagundutako goi mailako kirolarien egoera genero ikuspegitik aztertzeko ikerketa. BAT Basque Team, 2020.

Urola Kostako Udal Elkarteari aholkularitza teknikoa eskualdean Itsas Kirol Polo bat sortzeko. Bizi-Biziki enpresarekin batera egindako proiektua. Urola Kostako Udal Elkartea, 2020.

2019

Real Sociedad erakundeari laguntza teknikoa egitura guztian sexu jazarpena eta gehikeriaren aurkako protokoloak egiteko. 2017ko Urtarrila - gaur egun.

EPE Emakumeen Pilota Elkarteari sortzeko eta garatzeko laguntza. EPE, 2019.

2018

Berdintasun Planaren ebaluazioa, prestakuntza komunikazio sailari, eta sexu-jazarpenaren eta -abusuaren aurkako protokoloen garapena. Real Sociedad de Fútbol, 2017-2018.

2017

Aholkularitza estrategikoa eta kudeatzailetzari buruzkoa kirol jantzi teknikoak saltzen dituen KIBOR dendari, 2016ko iraila - 2017ko iraila.

2016

Berdintasunerako ordenantzetan kirolari buruzko edukiak diseinatzeko proposamenen garapena. Abella Legal, 2016.

2012

Laguntza teknikoa Sistema TRZ proiektuaren Negozio Plana garatzeko. 2012.

2010

Laguntza teknikoa Iker Martínez Racing Team proiektuaren Bideragarritasun Plana garatzeko. 2010.

2009

Futbol profesionaleko KSA baten eta inguruko kluben arteko elkarlan hitzarmenen azterketa soziomatematikoa. Real Sociedad de Fútbol, 2009.

Futbolarien prestazioen eta ordainsarien azterketa soziomatematikoa. Real Sociedad de Fútbol, 2009.

2007

Esku pilota lehiaketa eredu berria garatzeko plana. ASPE Jugadores de pelota S.L., 2007.

2006

Kirolaren bitartez Debabarrenako gizartea eta ekonomia sustatzeko plana. DEBEGESA, 2006.

Esparru hitzarmena esku pilota profesionalaren arloko ASPE enpresaren eta Federazioen Teknifikazio Zentroen artean. ASPE Jugadores de pelota S.L., 2006.