Kirol aholkularitza ko enpresa izanik, kirol arloa ikertu eta aztertu behar dugu etengabe. Proiektu guztiekin ikasten ditugu gauza berriak, bai esperientziagatik beragatik bai lana aberasteko hainbat iturri aztertu behar ditugulako. Kirola maite dugu, kirol arloan askotariko proiektuak bideratu ditugu eta gustura heltzen diegu erronka berriei; horri esker, kirolari buruzko gure jakintza etengabe zabaltzen dugu.
Gainera, hainbat azterketa egin ditugu: ekonomikoak, kirola eta kirolak gizartean duen eragina, eta kirolari lotutako merkatu-ikerketak.
Ikusi nola bideratzen ditugun ikerketak eta azterketak kirol arloan. Ikusi nola bideratzen ditugun ikerketak eta azterketak kirol arloan.:

2022

Basque Team Fundazioaren beka- eta laguntza-sistema aztertzea. BAT, 2022.

2021

Oiartzungo kirol instalakuntzen azterketa ekonomikoa. Oiartzungo Udala, 2021.

2020

BAT Basque Team Fundazioak bekaz lagundutako goi mailako kirolarien egoera genero ikuspegitik aztertzeko ikerketa. BAT Basque Team, 2020.

2018

Tokiko kirol arloaren diagnostikoa, generoaren ikuspegitik. Antsoaingo Udala, 2017-2018.

Udal kirol zerbitzuen kostuen eta tasen analisia. Lezoko Udala, 2018.

2017

Udal kirol zerbitzuen kostuen eta tasen analisia. Oiartzungo Udala, 2017.

2016

Beasaingo kirol arloaren diagnostiko kualitatiboa, generoaren ikuspegitik. Beasaingo Udala, 2016.

Nafarroako kirol federatuan ari diren emakumeen egoeraren azterketa. Nafarroako Gobernua, 2016.

2015

Udal kirol zerbitzuen kostuen eta tasen analisia. Oñatiko Udala, 2015.

Sarien azterketa, generoaren ikuspuntutik, Gipuzkoako ezohiko kirol ekitaldietan. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2015.

Sarien azterketa, generoaren ikuspuntutik, Gipuzkoako ezohiko kirol ekitaldietan. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2015.

2014

Emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoa Eibarko kirolean, eta jarduteko ildoak. Eibarko Udala, 2015.

2013

Orioko arraunketako eta piraguismoko Teknifikazio Zentroaren Bideragarritasun Ikerketa. Orioko Udala, 2012.

Gipuzkoan futbolean hasteko ibilbidearen eta horrek talentuak trebatzeko ibilbidean duen eraginaren azterketa espezifikoa. 1. fasea. Real Sociedad de Fútbol, 2013.

Idazkaritza teknikoa, emakume kirolarien taldea sortzeko eta Elgoibarko kirol arloan diagnostiko kualitatiboa egiteko. Elgoibarko Udala, 2013. (Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundearen dirulaguntzarekin).

2012

Kirol arloan emakumeak arbitro eta teknikari aritzea oztopatzen duten elementu psikosozialen azterketa. Kirolaren berdintasun planaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiarena. 2011-2012.

2011

Emakumeen goi-mailako kirolean berdintasun politikei buruzko ikerketa Gipuzkoan: erakundeek hartutako neurriak, indarrean den lan esparrua eta arreta mediatikoa. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011.

Emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoa Donostiako kirolean, eta jarduteko ildoak. Donostiako Udala, 2011.

2010

Euskadi Kirola Fundazioaren beka jaso duten goi-mailako emakumezko kirolarien egoeraren azterketa. Euskadi Kirola Fundazioa eta Eusko Jaurlaritza, 2010.

Gipuzkoan kirol arloan dagoen mugikortasun eskaeraren eta kirol arloko eragileek egiten duten kudeaketaren azterketa. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2010.

Emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoa Ordiziako kirolean, eta jarduteko proposamenak. Ordiziako Udala, 2010.

2009

Futbolarien prestazioen eta ordainsarien azterketa soziomatematikoa. Real Sociedad de Fútbol, 2009.

Futbol profesionaleko KSA baten eta inguruko kluben arteko elkarlan hitzarmenen azterketa soziomatematikoa. Real Sociedad de Fútbol, 2009.

Merkatu-azterketa eskualde mailako erabilera anitzeko kirol pabiloia eraikitzeko. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009.

2008

Behobia-San Sebastián lasterketaren eragin ekonomiko eta sozialaren ikerketa. Fortuna Kirol Elkartea, 2008.

2005

Emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoa Ermuko kirolean. Ermuko Udala, 2005.

Arraunketako Euskal Federakundearen egoeraren azterketa orokorra. Arraunketako Euskal Federakundea, 2005.