(+34) 943 31 70 38 ?

Avento kirol aholkularitza

Kasu arrakastatsuak


Gure ibilbide profesionalean egindako proiektu ezberdinetan gure kirolaren ikuspegia aplikatzeko aukera izan dugu. Horietako batzuk, beren modalitatean izan duten garrantzia eta eragina direla eta, inspirazio iturri izan daitezke. Ezagut itzazu.

Gipuzkoan emakumeen futbolean egindako lanak, adibidez, agerian jartzen du estrategiak kirol modalitateen etorkizunean duen garrantzia. Kirol arloko eragileekin batera –Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Futbol Federazioa eta Real Sociedad de Fútbol-, modalitatea osorik berregituratu genuen; horretarako, Gipuzkoako emakumeen futbola berrantolatzeko eta hastapenetik goi mailaraino honen hazkuntza bultzateko estrategia diseinatu genuen. Adierazleek azken hamarkadan izan duten bilakaerak, eta esku-hartze estrategikoaren aldeko apustua egin ez zuten lurraldeek izandako bilakaerarekiko desberdintasunak agerian jarri dute apustu horren arrakasta; hala, proiektuan parte hartu genuen guztiok harro gaude.

Jarri harremanetan Aventorekin

Aventok Euskal Errugbi Federazioarekin, Nafarroako Errugbi Federazioarekin eta 64. Departamentuko Batzordearekin lan egin du, Eusko Jaurlaritzaren eta Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen laguntzarekin, euskal errugbiaren mugaz haraindiko kirol-lehiaketaren euskal esparru berria diseinatzeko.
Aventok Euskal Errugbi Federazioarekin, Nafarroako Errugbi Federazioarekin eta 64. Departamentuko Batzordearekin lan egin du, Eusko Jaurlaritzaren eta Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen laguntzarekin, euskal errugbiaren mugaz haraindiko kirol-lehiaketaren euskal esparru berria diseinatzeko.

Estrategian eta Berrikuntzan oinarrituta dago, adibidez, euskal errugbiaren mugaz haraindiko kirol-lehiaketaren esparrua birplanteatzeko proiektua. Euskal Errugbi Federazioak, Nafarroako Errugbi Federazioak eta 64. Departamentuko Batzordeak, Eusko Jaurlaritzaren eta Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen laguntzarekin, aurrerapauso esanguratsuak ematen ari dira egungo esparrua berregituratzeko eta mugaz haraindiko ikuspegia txertatzeko. Irismen estrategikoko proiektua da, euskal errugbiaren oihartzuna, eragina eta hazkundea sustatzea helburu duena.

Jarri harremanetan Aventorekin

Proiektu liluragarri eta arrakastatsua, berdintasuna helburu duena; hori izan zen 2012an Gipuzkoako Surf Federazioarentzat bideratu genuen proiektua, kirol horretan emakumeen parte-hartzea sustatzeko. Emakumea Surflari proiektuak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Programari esker, 6 urtean 1.200 emakume baino gehiagok ekion diote surfari, eta, arrakasta ikusita, beste lurralde eta kirol modalitate batzuetara zabaldu da.

Jarri harremanetan Aventorekin

Avento Gipuzkoako Surf Federazioarekin elkarlanean aritu da surfean emakumeen parte-hartzea sustatzeko