Ainhoa Azurmendi eta Gorka Leunda gara. 2004tik hainbat proiektutan lan egin dugu, hortaz, kirol arloan dugun ikuspegia zabaldu eta aberastu dugu. Kirol arloan eskumena duten erakunde publikoekin, kirol-federazioekin, klubekin, ikastetxeekin eta kirol arloko enpresekin lan egin dugu. Proiektu bakoitzarekin ikasitakoak kirolaren alde egiten jarraitzera animatzen gaitu. Hori da guk nahi duguna.