Kirol ekipamenduak ezinbestekoak dira eskaintza erakargarria diseinatzeko eta kirol jarduerak finkatzeko. Alabaina, herritarren eskari eta itxaropenei erantzutea ez da nahikoa; instalazioak ere jasangarriak izan behar dira.
Instalazioak eraikitzen hasi baino lehen, aholkuak ematen ditugu ; horretarako, unean uneko beharrak aztertu eta kirol jardueren programa definitzen dugu. Horrez gain, jadanik eraikita dauden instalazioak zaharberritzeko programak ere bideratzen ditugu.
Gure ustez, kudeaketa eraginkorra egin ahal izateko, funtsezkoa da kirol instalazioen errealitate ekonomikoa zehatz-mehatz ezagutzea. Instalazioaren beraren eta bertan eskaintzen den jarduera bakoitzaren kostua aztertzen dugu, eta hainbat adierazle ekonomiko kalkulatzen ditugu, instalazioen kudeaketari lotutako erabakiak hartu baino lehen.
Instalazioen bideragarritasun ekonomikoko planak eta gida-planak prestatzen ditugu kirol arloko erakunde, elkarte eta klubentzat.
Ikusi nola bideratzen ditugun kirol instalazioei eta ekipamenduei buruzko planak. Ikusi nola bideratzen ditugun kirol instalazioei eta ekipamenduei buruzko planak.:

2023

Urdulizko udalerriko kirol ekipamenduaren arloko beharren azterketa. Urdulizko Udala (Bizkaia), 2023.

Oiartzungo udal kirol instalazioen azterketa ekonomikoa. Oiartzungo Udala, 2023.

Oiartzungo udal kirol instalazioen kudeaketa kontratatzeko plegu teknikoak idazteko aholkularitza. Oiartzungo Udala, 2023.

2022

Nafarroan estalitako atletismo pista baten atariko azterketa ekonomikoa egiteko laguntza teknikoa. Nafarroako Kirolaren Institutua, 2022.

Torresoloko kiroldegiko lizitazio-ereduak eta kudeaketa-aukerak aztertzea. Leioako Udala, 2022.

Hondarribiko Hondartzako kirol-instalazioak kudeatzeko eta ustiatzeko etorkizuneko zerbitzu-kontratuaren plegu teknikoak egiteko laguntza teknikoa. Hondarribia Lantzen, 2022.

2021

Torresoloko kiroldegiko igerilekurako energia kontsumoaren ereduen azterketa: igerileku olinpikoa edo waterpoloko igerilekua. Leioako Udala, 2021.

Amorebieta-Etxanoko udal kirol-instalakuntzen behar izanen azterketa egiteko aholkularitza teknikoa. Amorebieta-Etxanoko Udala, 2021.

Oiartzungo kirol instalakuntzen azterketa ekonomikoa. Oiartzungo Udala, 2021.

Real Sociedad-en “Gipuzkoako futboleko emakume entrenatzaileen programa” garatzeko laguntza teknikoa. Real Sociedad Fundazioa, 2021.

2020

Zumaiako Lubaki Kiroldegia birmoldatzeko proiektuaren genero eragineko aldez aurreko txostena. Zumaiako Udala, 2020.

2019

Astigarragako udal kirol instalakuntzen azterketa ekonomikoa, kirol ekintzen azterketa eta ekintza plana. Astigarragako Udala, 2019.

Oñatiko Zubikoa kiroldegiko kudeaketa egitura aztertzeko laguntza teknikoa eta optimizazio proposamena. Oñatiko Udala, 2019.

Ereñotzuko kirol anitzetarako erabilera duen espazioa berritzeko prozesuan laguntza teknikoa. Ereñotzuko Auzo Udala, 2019.

2018

Udal kirol zerbitzuen kostuen eta tasen analisia. Lezoko Udala, 2018.

2017

Udal kirol zerbitzuen kostuen eta tasen analisia. Oiartzungo Udala, 2017.

2015

Udal kirol zerbitzuen kostuen eta tasen analisia. Oñatiko Udala, 2015.

Urnietako kirol instalazioak zaharberritzeko proposamena. Urnietako Udala, 2015.

2013

Orioko arraunketako eta piraguismoko Teknifikazio Zentroaren Bideragarritasun Ikerketa. Orioko Udala, 2012.

2011

Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Lurralde Plan Sektorialaren aurrerapena. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011.

2009

Amurrioko Kirol Instalazioen Plana. Amurrioko Udala, 2009.

Merkatu-azterketa eskualde mailako erabilera anitzeko kirol pabiloia eraikitzeko. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009.

2007

Aisi eta kirol jardueren IBIUR zentroaren Bideragarritasun Plana. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2007.

2006

Berazubiko kirol instalazioak zaharberritzeko proposamena. Tolosako Udala, 2006.

2005

Pasaian kirol arloko eraikina egiteko programa. Pasaiako Udala, 2005.