Jarduketa planak aztertzen, ebaluatzen eta prestatzen ditugu, politika publikoen beharren arabera. Urteotan pilatu dugun esperientziak gure ikuspegia aberastu du kirol arloan; horri esker, aholkularitza profesionala ematen dugu, eta eragin positiboa dugu hainbat erakunde publikotan.
Kirol arloan eskumena duten administrazioekin batera, hainbat tresna erabiltzen ditugu politika publikoei forma emateko, hala nola, administrazio publikoentzako gidak diseinatzen ditugu, administrazio-plegu eta klausulak prestatu, kirol arloko berdintasun planak diseinatu, etab.
Aventon kirol arloko politiken alde egiten dugu, berdintasunean eta integrazioan oinarrituak, kirola edonorentzat eskuragarri izan dadin bermatzeko.
Europako Kontseilua ren hainbat proiektutan ere parte hartu dugu, kirolean generoaren ikuspegia txertatzeko, eta esperientzia horrek aukera eman digu arlo horretako lurralde abangoardistenetako politika publikoak gertutik ezagutzeko.
Ezagutu gure esperientzia eta jarduketa politika publikoekin.
Ezagutu Aventok kirol arloko politika publikoei lotuta bideratu dituen proiektuak. Ezagutu Aventok kirol arloko politika publikoei lotuta bideratu dituen proiektuak.:

2023

Udaltzaingoaren lehiaketa-oposizioaren oinarriak genero-ikuspegitik berrikustea. Ondarroako Udala (Bizkaia), 2023.

Oiartzungo udal kirol instalazioen kudeaketa kontratatzeko plegu teknikoak idazteko aholkularitza. Oiartzungo Udala, 2023.

Portugaleteko kirol-arloko diagnostikoa genero-ikuspegitik. Portugaleteko Udala (Bizkaia), 2023.

Oiartzungo kirol-arloko diagnostikoa, ikuspegi feministatik. Oiartzungo Udala (Gipuzkoa), 2023.

Ordiziako kirol-arloan indarkeria matxistaren presentziaren diagnostiko kualitatiboa. Ordiziako Udala (Gipuzkoa), 2023.

2022

Nafarroan estalitako atletismo pista baten atariko azterketa ekonomikoa egiteko laguntza teknikoa. Nafarroako Kirolaren Institutua, 2022.

Irungo eskola kirolean nesken partaidetza sustatzeko laguntza teknikoa. Irungo Udala, 2022.

Donostiako kirol arloan emakume eta adingababeen kontrako indarkeria prebenitzeko protokoloak egitea. Donostiako Udal Kirol Patronatua, 2022.

Bizkaiko kirol federazio eta erakundeetan berdintasun planak egiteko gida. Bizkaiko Foru Aldundia, 2022.

Basque Team Fundazioaren beka- eta laguntza-sistema aztertzea. BAT, 2022.

Online irakasle laguntzailea, munduan zehar FIFA Guardians (Futbolean adingabekoen babeserako programa) formakuntza gaztelaniaz egiten dutenei. FIFA, 2021-gaur egun.

Real Sociedad erakundeari laguntza teknikoa, Gipuzkoako futboleko estamentu teknikoan emakumeen partaidetza sustatzeko proiektu batean. 2018-gaur egun

2021

Online irakasle laguntzailea, munduan zehar FIFA Guardians (Futbolean adingabekoen babeserako programa) formakuntza gaztelaniaz egiten dutenei. FIFA, 2021,

World Snow Federation eta CSCF Sport Integrity Group-i aholkularitza SafeShred Erasmus+ proiektuan, kirol arloan integritatea sustatzeko (indarkeria sexualaren atalean laguntza). World Snow Federation, 2021,

Castilla-La Mancha-ko kirol arloko diagnosia generoaren ikuspegitik. Castilla La-Manchako Gobernua, 2021.

Kirol esparruan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko proposamenak. Emakunde, 2021.

2020

Laudioko kirol arloan emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa. Laudioko Udala, 2020.

Oñatiko Udalari laguntza teknikoa eskola kirolean partaidetza mistoa edo banandua izan behar duen hausnartzeko. Oñatiko Udala, 2020.

2019

“ALL IN – Towards Gender Balance In Sport” proiektuan partaidetza aditu bezala. 2018 Maiatza – 2019 Iraila. Estrasburgo ( 2018 maiatza); Zagreb ( 2018 urria); Brusela (2019 iraila).

Kirolean sexu indarkeriari aurre egiteko protokoloak eta neurri osagarriak kirol erakundeentzat. Kiroletako Kontseilu Gorena (Espainiako Gobernua), 2019.

Arabako Eskola Kirolean genero ikuspegia sartzeko Gida. Arabako Foru Aldundia, 2019.

Kirol arloaren azterketa genero ikuspegitik. Tafallako Udala, 2019.

Kirol arloaren azterketa genero ikuspegitik. Ansoaingo Udala, 2019.

Orereta ikastolari laguntza teknikoa eskola kirolean partaidetza mistoa edo banandua izan behar duen hausnartzeko. Orereta Ikastola, 2019.

Elorrioko futbol elkartean emakume eta gizonen berdintasuna eta euskararen erabilera sustatzeko Plana. Elorrioko Udala, 2019.

Altsasuko kirol elkarteetan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko aholkularitza. Altsasuko Udala, 2019.

2018

Atariko azterketa, kirolean generoaren ikuspegia txertatzen lagunduko duen tresna garatzeko. Europako Kontseilua, 2018.

2017

Aholkularitza zerbitzua Hernaniko eta Pasaiako Udalei, eskola-kirolean generoaren arabera banandutako parte-hartzeari edo parte-hartze mistoari lotuta erabakiak hartzeko, datu enpirikoen arabera. 2017.

Laguntza teknikoa kirol arloko elkarteentzako dirulaguntzaren oinarrietan generoaren ikuspegia txertatzeko, berdintasunaren arloan duten garapen mailaren arabera, eta elkarteei zuzendutako prestakuntza. Hernaniko Udala, 2017.

2016

Berdintasunerako ordenantzetan kirolari buruzko edukiak diseinatzeko proposamenen garapena. Abella Legal, 2016.

Parte-hartzea Balance In Sport (BIS) proiektuari lotuta nazioartean sortutako lantaldean, Europako kirolean berdintasuna sustatzeko adierazleak eta tresnak aplikatzeko. Europar Batasunaren eta Europako Kontseiluaren proiektua. 2016ko apirila (Stockholm); ekaina (Madril); abendua (Estrasburgo).

Aholkularitza teknikoa Berdintasun Zerbitzuarentzat, Donostiako Udalaren Suhiltzaile Zerbitzurako Eskaintza Publikoaren oinarrietan generoaren ikuspegia txertatzeko. Donostiako Udala, 2016.

2013

Elgoibarko (Gipuzkoa) Udal Kirol Patronatuaren dirulaguntzaren oinarrietan generoaren ikuspegia txertatzeko txosten teknikoa. Elgoibarko Udala, 2013ko abendua.

Elgoibarko (Gipuzkoa) Udal Kirol Patronatuan Kirolari Sariak emateko irizpideak ezartzen dituen txosten teknikoa. Elgoibarko Udala, 2013ko azaroa.

2012

Laguntza tekniko iraunkorra Kirol Zuzendaritzako plangintza eta antolaketa sailari. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2004-2012.

Kirola segmentatzeko ereduaren garapena, Gipuzkoan jarduera fisikoa eta kirola neurtzeko sistema ezartzeko. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011-2012.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Zuzendaritzaren Berdintasun Politiken berrikuspena, eta jarduteko proposamenak. 2008-2012.

2011

Gipuzkoako kirolean immigranteen parte-hartzea sustatzeko jarduketa plana. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2008-2011.

Elkarlana Europako Kontseiluarekin (EPAS- Enlarged Partial Agreement on Sport) generoaren eta kirol arlorako jardunbide egokien gida prestatzeko, 2011n.

Tokiko kirolaren kudeaketan generoaren ikuspegia txertatzeko gida. Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa, 2011.

Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Lurralde Plan Sektorialaren aurrerapena. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011.

Emakumeen goi-mailako kirolean berdintasun politikei buruzko ikerketa Gipuzkoan: erakundeek hartutako neurriak, indarrean den lan esparrua eta arreta mediatikoa. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011.

Gipuzkoan goi-mailako kirola egituratzeko eta finantzatzeko jarduketa plana. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2010-2011.

2010

Gipuzkoako kirolaren Berdintasun Plana 2011-2014. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Zuzendaritza, 2010.

2009

Kirolen Goi Kontseiluaren barruan neurriak hartzeko edo garatzeko parametroen eta ildo nagusien diseinua, genero berdintasuna sustatze aldera. Kirolen Goi Kontseilua, 2009.